domingo, 30 de enero de 2011

HERMAFRODITISMOA VS. INSENTSIBILITATE ANDROGENIKOAREN SINDROMEA


Askok nahasten dituzte insentsibilitate androgenikoa eta benetako hermafroditismoa. Horregatik, bi hauek bereiztuko ditugu.
  •   Hermafroditismoa: Pertsoan hermafrodita bati kimera deritzo. Sexu desbedineko bi zigotoen fusioagatik sortzen da. Bikiak izan beharko luketen bi zigotoak fusionatu egiten dira, enbrioi bakar bat sortuz. Jaiotzean, umea genetikoki umea eta gizona izango da aldi berean. Oraindik ez da ezagutzen fusio horren zergatiaKimerek, ehun obarikoa eta testikularra dute. Bi ehun hauek bahastuta ager daitezke, obotestis deitzen dena eratuz; edo alde batean testikularra eta bestean obarikoa ager daitezke, obulutegi bat eta barrabil bat izanik. Kanpoko genitalak anbiguoak dira, zalantzagarriak. Bere kanpoko itxura emakume batena edo gizon batena izan daiteke.

  • Insentsibilitate androgenikoaren sindromea: Gaixotasuna hau ematen da genetikoki gezona den pertsona batek bere garapenean insentsibilitate androgenikoa izan duelako. Beraz, gizonaren geneak ditu, baian kanpotik emakumezkoaren itxura dauka. Hala ere, bi sexuen fenotipoen ezaugarriak izan ditzake. Androgenoen hartzailea X kromosoman kodetuta daude, beraz, gaitxoasuna X kromosomaren mutazio batean datza.
Insentsibilitate androgenikoaren diagnostikoa:

-   Bagina daukate, baina ez umetokirik
-   Titien garapen normala
-   Kanale inginalean, sabel aldean edo ezpainetan barrabilak dituzte
-   Testosterona mailak gizonezkoarenak dira
-   Kariotipoan XY agertzen da
-   Hormona luteinizatzailearen maila altuak
-   Hormona folikulu- estimulatzailkearen maila normalak

No hay comentarios:

Publicar un comentario