domingo, 30 de enero de 2011

MINBIZIAREN AURKAKO TRATAMENDU BERRIAK


Minbizia gure gizartean oso tasa altua duen gaitza da, baina, nahiz eta kasu asko egon oraindik ez da aurkitu honne aurka egiteko tratamendu eraginkorrik; bai ordea bere sintomak moteltzekoak. Horregatik, interesgarria iruditu zait minbiziaren auka egiteko farmako berriak aztertzea.

  • Adept (antigorputzek  gidatutako pro- farmakodun tratamendu entzimatikoa)
Adept, antigorputz monoklonalak deituriko farmako familiaren barne daude. Tratamendu lokalizatua da. Antigorputz monoklonalaren bidez, entzima bat minbizidun zeluletara eramaten da zuzenean. Antigorputza sartu eta ordu batzuetara, pro- farmakoa sartu egiten da pazientearen gorputzean. Hau entzimarekin kontaktuan jartzean minbiziaren aurkako farmakoa aktibatzen duen erreakzioa ematen da eta minbizidun zelulak hil egite ditu, osasuntsuak kaltetu gabe.

  • Iressa
Tumorea uzkurtu eta txikitu dezakeen konposatu kimiko berria da, baina ez da oraindik argitu zergatik ez duen eragin iraunkor bat, tratamendua eman eta gero tumorea berriro handitu baidaiteke. 

  • STI 571 (Glivec)
Leuzemiadun pazienteekin ikertzen ari den farmakoa da. Minbizidun zeluletako seinaleak inhibitzen ditu zelularen hazkuntza eta mitosia eragiten duten erreakzio kimikoak ekidituz.

  • Talidomida
Oso ezaguna izan zen 60. Hamarkadan, haurdunalduetako mareoak tratatzeko, baina ondorio kongenitoak izan zituen. Hauek talidomidak eragiten zuen odol hodiak eratzeko gaitasun ezaren ondorioak izan ziren. Minbizia tratatzeko, ikerlariek espero dute farmakoa erabiltzea odol hodi berriak sortzea ekiditzeko minbizidun zelulek oxigeno eta elikagaiak ez izateko asmoz, horrela tumorea txikitzea lortuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario