
Umeetan ez da askotan sonambulismoa ematen, baina nekearekin, lo faltagatik eta antsietateagatik eman daiteke. Helduetan, arazo mentalak, alkohola, drogak etab.. izan daitezke kausak. Edozein adineko jendean eman daiteke sonambulismoa baina ohikoena da 4 urtetik 8 urterainoko umeetan ematea, heredagarria den zerbait delarik.
Sintomak
- Begi irekiak lo egitean
- Aurpegian espresiorik ez
- Egunean egiten diren ekintzak egiten dituzte lo dauden bitartean
- Lo egonda ibiltzea
- Itzartzean gertatutakoa ez gogoratzea
- Itzartzean konfusioa sentitzea
- Norbaitek esnatu egiten baditu, batzuetan erasokorra izan daiteke pertsona
- Lo degoen bitartean esaten duena ez dauka zentzurik
Ideia okerrak
Askok uste dute ez dela ona pertsona sonambulo bat esnatzea baian ez da egia. Esna ditzazkegu nahiz eta gero konfusioa izan dezaketen. Beste ideia oker bat da uste dela pertsona sonambuloak ez direla lesionatzen, baina egiatan, etengabe lesionatu egiten dira ibiltzean askotan estropezu egiten baitute.
Prebentzioa
Sonambilimoa daukaten pertsonek, alkohola edo nerbio sistema zentralaren depresoreak hartzea ekiditu behar dute. Gainera, gehiegizko nekea ekiditu behar dute, baita estresa antsietatea eta arazoak ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario