miércoles, 12 de enero de 2011

KOLERA EZTANDA HAITIN



Haiti-ko kolera tasa handitu egin da 2010-eko urtarrilaren 12-ko lurrakadaren ondorioz.
Hiriaren lurrakadaren ondorengo egoera txarrak, gaixotasun honen kutsadura tasa igotzea eragin du eta hoen aurka egiteko baliabideak urritu egin ditu. Euliak, eltxoak… eta beste hainbat itsektuk, lurrakadaren ondorengo inguruan ondo moldatzen direlarik bere kopurua asko hainditu denez, haien bidezko kutxadura ere handitu egin da Haitin. Momentuz, kolerak jotako 305 hildako egon dira eta 4.649 ospitaleratze baieztatu dira.
Kolera Vibrio cholerae izeneko bakterio gram-negatiboak eragindako gaixotasuna da. Robert Koch medikuak aurkitu zuen bakterio hori, kolerak jotako gaixoen gorozkiak mikroskopioan aztertuz (1884an).
Vibrio cholerae uretan bizi da, gehienetan ur geza kutsatuetan eta hondakin uretan. Mikrobio honen gordailua gizakia da. Horrek esan nahi du kutsapena gaixoen gorotzen bitartez gauzatzen dela, hauek milioka bakterio patogeno baitituzte, uretara iristean ur horiek kutsatzen dituztenak.
Kolera endemikoa da garapen bidean dauden zenbait lurraldeetan. Bertan, higiene baldintzak eskasak dira. Edateko ura, adibidez, ez da behar bezala arazten, ezta hondakin urak ere. Baldintza horietan edateko ura bakterioz kutsatuta egotea posible da, eta Afrika zein Asiako toki askotan hori da gaixotasunaren sorburua.
Vibrio cholerae gorozki-aho bidetik sartzen da gorputzean, ur kutsatuta edaterakoan. Infekzioa uretatik transmititzen denean izurri handiak gertatzen dira. Janarien bitartez transmititzen denean (esnea, arrainak edo itsaskiak jaterakoan) noizbehinkako kasuak agertzen dira.
Urdailera iristerakoan bibrioi asko hiltzen dira, urdaileko azidotasunak jota. Bizirik irauten dutenak heste meharrera ailegatu eta bertako mukosara atxikitzen dira. Vibrio cholerae-k sortzen duen enterotoxina indartsuak bakterioaren birulentzia areagotzen du: toxina horrek hesteetatik ura eta elektrolitoak kanporatzen ditu, beherako bortitzak eraginez.
Gaitz honen inkubazio epea 1 eta 5 egun artekoa da. Sintoma nagusiak okadak, beherakoak eta sabeleko mina dira. Ez dago sukarrik, gaitza toxina batek eragiten duelako.
SINTOMAK:
Beherakoak ugari dira (40-50 egun batean), eta oso urtsuak. Kolerak deshidratazio bortitza sortzen du, eta tratatu gabeko gaixoak horren ondorioz hiltzen dira 3-4 egunetan.
  •  Mukosaren narritadura eragindako sabel mina.
  •  Diarrea urtsu konstantea.
  •  Gorozkiek kolore zurixka daukate, usain txarrekoa.
  •  Botaka egitea. Honek uraren eta elektrolitoen (potasioa) galtze azkarra dakar, hau da, deshidratazioa.
  • Ez du hantura gauzatzen, vaina egotekotan ez da bortitza izango.
  • Apatia.
  • Disfuntzio sexuala
  • Memoria galerak.
  • Hotza, cianosia.
  •  Muskulu kalambreak.
  • Hipotentsioa
  • Pultsu ahula
  • Takikardia
  • Esku zimurrak, ur subkutaneo faltagatik.
  • Likido galerak sorturiko odolaren biskositatearen igoera. Honek iktusa sor dezake.
  • Deshidratazio bortitza
  • Azidosia
  • Hipopotasemia
  • Oliguria
Koleraren aurkako txertoa dago, baina ez du betiko immunitatea ematen eta babesa kasuen erdian bakarrik ematen du. Txertoa jarri ohi da kolera endemikoa duten herrialdeetara abiatu aurretik. Prebentziorik onena neurri higienikoak hartzean datza, batez ere edateko uraren arazketan. Eremu endemikoetara joaten diren turistek botilako ura besterik ez dute edan behar, eta janari gordinak ez dituzte jango.

Tratamendua bikoitza da: alde batetik, deshidratazioari aurre egiteko likido eta elektrolito asko eman behar zaio gaixoari (aho bidetik eta zain bidetik); bestetik, bakterioaren aurkako tratamendu antibiotikoa ezarri behar da. Tetraziklinak eta kinolonak dira erabilgarrienak.

1 comentario:

  1. Oso interesgarri iruditzen zait Haiti bizi ari dena komentatzea Itsaso. Badirudi, desastrea gertatu eta egun batzuetara jendeak ahaztu zuela, eta benetako desastre momentu hartatik aurrera bizitzen ari dira.

    ResponderEliminar